ARTEPAN produktuez gozatzeko beste aukera bat duzu orain, dendan erosiko bazenitu bezala. Pentsa daiteke gure produktuak, egunean egindakoak, eta on-line erosketa ez datozela bat; baina posible da. Esan behar dizugu egunero egiten ditugun produktu guztiak ez daudela eskura on-line dendan. Batzuk oso delikatuak dira eta ezin dira besterik gabe bidali eta entregatu. Gauzak ondo egin nahi ditugu, eta xehetasun guztiak zaindu.

Gure on-line denda ogi eta gozogintza produktuen artean banatuta dago. Kasu bietan ikusi ahal izango duzu on-line saldu daitezkeen ARTEPAN produktuen zerrenda: egunean egindakoak, kontu handiz paketatuak eta maitasunez bidaliak, dendan erosia balitz bezala jaso ahal izateko, etxean.

Erabiltzaile gisa, produktu bakoitzaren irudi txikia ikusi ahal izango duzu, eta ondoren argazki handiagoa bat, testurak eta formak ondo bereizteko. Produktu guztien deskribapena jaso dugu, bakoitzaren atzean zer dagoen jakin dezazun. Hortik aurrera, oso erraza da: erosketa-gurdira gehitu (produktu gehiago ere gehitu ditzakezu), zure datu pertsonalak eta entregarako datuak konfirmatu (fase administratiboa osatuko da), eta listo. Une horretatik aurrera, bezeroei arreta emateko bulegoa lanean hasiko da zure produktua hautatu, paketatu eta zuk esandako helbidera bidaltzeko. Erraz-erraza, ezta?

ARTEPAN osatzen dugun guztion izenean, Interneteko komunitate honen partaide izatera animatu nahi zaitugu, webgunearen zein sare sozialen bidez. Gure dendetara zatozenean bezain gertu gaude, eta okintza eta gozogintzarekiko pasioa betikoa da. Zuk ere hori sentitzea nahi dugu.