1983ko uztailaren 14an ireki genituen lehendabiziko aldiz Gasteizko Jesus Guridi kaleko 2. zenbakiko gure dendako ateak. ARTEPANEKIN betiko ogia eratzeko prozesua balioan ipini eta produktu ezberdinak egin zitzakeen okindegi bat ireki nahi zuten hartako sortzaileen kezka bat egia bihurtu zen: lehendabiziko egunetik ogiarekiko begirune osoa berreskuratu asmo zuen okindegi-gozotegi kontzeptu berri bat.

Lehengai naturalen hautaketa batekin soilik egiten dugu lan, produktu bakoitzaren kalitatea nahiz eraketa-prozesuak xehetasun osoz zainduz eta kalitate goreneko produktu bat lortuz.

Ordutik 40 urte pasa dira jadanik, eta ARTEPANEK aldi ezberdinak izan ditu bere hazkuntzan zehar: denda berriak, sei kokapen ezberdin, okintza lantegi berria, ogiarekin lotutako proiektu berriak eta, batez ere, gaur egun dagoen produktu aldetiko aukera zabalarekin errealitate bihurtzen den historia bat. Izan ere, ogi bakoitzak eta gozo bakoitzak, bere data eta zergatia ditu..

Historiak funtsezko osagaiak izan ditu uneoro: lehengai naturalen kalitatea bilatu, hautatu eta erabiltzeko grina, eraketa-prozesuetan denborak errespetatzeko kezka eta bezeroarekiko tratu abegitsua. Hortik aurrera, eguneroko jarduneko 40 urte hauetan, ARTEPANEK berezko bilakaera izan du bere proiektuan: produktu berriak, kezka berriak, merkatuko eskakizun berriekiko egokitzapena, ogiaren egiazko eta benetako balioa indartu eta elikadura osasungarri eta nutritiboaren ohorezko lekuan kokatzeko erronka berriak. 2000. urtetik aurrera ogi berezien eztanda gertatu zen, gure bezeroen osasun-baldintzen aurreko erantzuna, ogia tamaina ezberdinetan, oinarrizko osagai ezberdinekin eta bestelako elikagaiak gaineratuta. Gure gozogintza eta opilgintzak ezagunak egiten zaizkigun produktuak egiten jakite hori partekatzen dute, zaporetsuak, osasuntsuak eta naturalak, kontserbatzaile eta gehigarririk gabe, suzedaneorik gabe, gezurrik gabe.