ARTEPAN da webgune honetako titularra, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikulua betez, eta Lege Ohar hau sortu du.

Webgune honetan zeharreko nabigazioa “Lege Ohar” honetan jasotako baldintzak betez egin beharko da. Baldintza horiek eguneratu egin ahalko dira aldizka eta aurretiko abisurik eman gabe.

Webgunean nabigatzeak berekin dakar erabiltzaileak aipatu baldintzak bikain ulertzen dituela eta onartu egiten dituela.

Web-orria eguneratu eta aldatzea

ARTEPANEK bere webgunean jasotzen den informazioa nahiz hura konfiguratu eta aurkezteko modua aldatu edo baztertzeko eskubidea du, aurretik inolako abisurik eman beharrik gabe, eta horren ondorioz inolako erantzukizunik beregain hartu gabe.

Zure helbide elektronikotik abiatuz sortutako kate anonimo bat (hash ere izendatua) Gravatarren zerbitzura helaraz daiteke, hura erabiltzen ari ote zaren ikusteko. Gravatar zerbitzuaren pribatutasun-politika hemen dago eskuragarri: https://automattic.com/privacy/. Zure aipua onartu ondotik, zure profilaren irudia ikusgai dago jendearentzat haren aipuaren testuinguruan.

Webgunearen edukia eta estekak

ARTEPAN ez da edukien gainean erabiltzaileek egiten duten erabileraren edo horiek indarrean den edozein legezko xedapen urratzetik erator daitezkeen kalte edo galeren erantzule izango.

Halaber, ez dugu guregain hartuko webgune honetatik esteka edo bilakatzaileen bidez irekitako hirugarrenen web-orrietan barneratutako informazioen gaineko inolako erantzukizunik.

Alderdi teknikoei buruzko argibideak

Webgunera irudiak igotzen badituzu zure kokapenari buruzko datuak (GPS EXIF) dituzten irudiak igotzea ekidin beharko zenuke. Webgunea bisitatzen dutenek webguneko irudien lokalizazioari buruzko edozein datu deskargatu eta jaitsi dezakete.

ARTEPANEK ez du beregain hartzen arazo teknikoetatik edo Interneteko sarera konektatzen den bitartean ekipamendu informatikoetan gerta daitezkeen akatsetatik erator daitekeen erantzukizunik, ezta hirugarren pertsonek ARTEPANEN kontrolpetik at legez kanpoko sarreren bidez eragindako kalteen gainean ere.

Halaber, erantzukizun orotatik salbuetsita geratzen gara, erabiltzaileak helarazten dugun informazioan errakuntzak, akatsak edo ez-aipatzeak daudenean izan ditzakeen balizko kalte edo galeren aurrean, informazio hori gugandik aparteko iturrietatik datorrenean.

Pribatutasun-politika

Gure webgunean aipuren bat uzten baldin baduzu zure izena, helbide elektronikoa eta webgunea cookietan gordetzea hauta dezakezu. Hori zure erosotasunerako da, beste aipu bat uzten duzunean zure datuak berriro bete beharra izan ez dezazun. Cookie horien iraupena urtebetekoa izango da.

ARTEPANEK jakinarazten du webgune honetan berariaz emandako datu pertsonalak modu automatikoan tratatuko direla eta dagozkien fitxategietara gaineratuko direla.

Gure fitxategietara gaineratutako datuak konfidentzialak dira zeharo eta erabateko konfidentzialtasunez tratatuko dira eta Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko Lege Organikoak behartzen dituen betekizun guztiak betez.

Erabiltzaileak datuak hartu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea erabil dezake edozein unetan Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoa betez. Horretarako, gutun bat igorri beharko du bere NAN agiriaren fotokopiarekin batera, “Informazio Orokorra” puntuan adierazitako helbidera.

ARTEPANEK ez ditu salgai, alokairuan edo hirugarren pertsonen eskuetan ipintzen zuk emandako datu pertsonalak.

Erabiltzaileak bermatzen du helarazitako datu pertsonal guztiak egiazkoak direla eta haietan egiten den edozein aldaketaren berri emateko ardura beregain hartzen du.

Erabiltzaileak hirugarrenei dagozkien datu pertsonalak ematen baditu webguneko inprimaki ezberdinen bidez, erabiltzaileak, horiek barneratu aurretik, lege ohar honetan barneratzen diren baldintzen berri eman beharko dizkie.

Erabiltzailea izango da webgune honetako titularrari, edo edozein hirugarreni, inprimakiak datu faltsu, zehaztugabe, osagabe edo eguneratu gabeekin betetzearen ondorioz, zuzenean edo zeharka, eragin ahal zaizkion kalte edo galeren erantzule bakarra.

Sarrera-orrian cookie bat dago, gure sistemari erabiltzaileak lehen saioan hautatutako hizkuntza zein den gogoraraztea ahalbidetzen diona. Modu horretan, webgunera gerora egindako bisitetan hizkuntza hautatu behar izatea ekiditen da.

Cookie hori ez da inbaditzailea eta ezta kaltegarria ere, eta betetzen duen funtzio bakarra sistemari erabiltzaileak aurrez hautatutako hizkuntza zein den adieraztea da. Nahi baldin baduzu, cookie oro uka dezakezu zure nabigatzailean dagokion menuan dagoen aukeratik.

Cookiearen hizkuntza aldatzeko hura ezabatu eta webgunera sartzean nahi duzun hizkuntza berriro hautatu baino ez duzu egin behar.

Datu Pertsonalen Babesa

Adierazten dut DPLO legean berariaz aitortzen diren datuak hartu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko aukerari buruzko informazioa jaso dudala horretarako ARTEPANEK Gasteizko Jesus Guridi kaleko 2. zenbakian duen helbidean idatzi eta sinatutako eskaera bidez, edo 945 205 509 zenbakira fax bat igorriz edo tienda@artepan.com helbidera posta bat igorriz, kasu guztietan nire NAN agiriaren fotokopia gaineratuz. Nire datuak aldatuz gero helbide berean jakinarazi beharko dut, egiten ez badut enpresa erantzukizun orotatik salbuetsiz.