Lanbide batera iritsi eta gauzak horrela zergatik egiten diren eta beste moduren batera egin ote daitezkeen galdetzen hasiko balitz bezala. Halaxe hasi zen Txema Pascual okintza eta gozogintzaren munduan.
Txikitatik arnastu zuen bere aita Jose Mariaren lanbide eta grina, eta legatu bat jasotzen duenaren antzera, egunero “okintza eta gozogintza, duela mende asko mundu osoko kultura askotan, dagokion pribilegiozko lekuan ipini nahi du”, halaxe esatea atsegin du berak.
Txema Pascualen gidaritzapean lan egiten duen taldea da Artepan. Ogiak eta gozogintzak merezi duten aitortza lortzeko ilusioz aritzen gara, egunez egun.
Irrika pertsonalaz beteriko proiektu profesionala, non produktuaren eta lehengai bakoitzaren gaineko ezagutza, etengabeko prestakuntzak, eraketa-prozesu bakoitzak hobetzeko kezka eta, batez ere, Artepan osatzen duen giza lantalde osoaren eguneroko inplikazio eta profesionaltasuna batzen diren. Batura horrek guztiorrek definitzen du egun ARTEPAN eta haren gainean eraikiko da, zalantzarik gabe, etorkizuna.
Erroak eta hasierak ahantzi gabe, Artepan gaur egun lanbide batekin konprometitutako pertsona-talde bat da, mende askoan zehar aurrera egin duen lanbide horrekin, eta gaur egun bere historiako une irrikatsu batean dagoena, nortasuna mantenduz aurrez aurre dituen erronkak erdiesteko eta, batez ere, egunetik egunera gure denda bakoitzera hurbiltzen den bezeroen premia eta eskakizunei erantzuteko.
Historiak urratutako bidea erakusten digu baina etorkizuna da hartu nahi dugun norabidea. ARTEPANEN erabilitako lehengai bakoitzaren propietateak ikertzen jarraitu nahi dugu, prozesu bakoitza hobetu ote dezakegun galdetzen jarraitu nahi dugu eta, batez ere, gure etorkizuna bezero bakoitzaren bilakaera eta portaerari atxikia egongo da: erabilera berriak, elikagai aldetiko premia berriak, kontsumo berriak, bezero-profil berriak.