Ezin genuen gehiago itxaron, eta kostatu egin zaigu gure webgunea martxan jartzea. Ogi baten prestaketa-prozesuaren antzekoa izan da: ama-ore naturalez, gure lurreko kalitate goreneko lehengaiz, hartzidura luzearekin (bai, uste baino luzeagoa), labeko denbora zehatzarekin eta tenperatua orekatuan egin dugu, maitasunez. Urte asko izan bete aurreko webguneak, eta errealitate berrietara egokitzeko garaia zela pentsatu dugu.
Ogiaren inguruan daukagun ikuspegiari eta kulturari buruzko atalak mantendu ditugu; egunero-egunero ogia eta opilak egiteko gure ikuspegi tradizionala eta gure lana ulertzeko modua azaldu dugu. Ikuspegi hori, gure historia eta gure lan-taldea funtsezko oinarriak dira gure lanbidea ulertzeko eta ARTEPAN ulertzeko. Informazio hori guztia eta elementu berriak dira webgunearen zati handi bat.
Gainera, gure on-line denda hobetu dugu. Bere garaian aitzindari izan ginen, denda elektronikoa jarri zuen lehenengotarikoa izan baitzen gure okindegia. Gure filosofia mantendu eta sustatzen dugu, erosketa prozesua ahalik eta gehien hobetzen saiatuz; baina, batez ere, 11, une bakoitzean produkturik egokienak eskaintzeko. Erosoago, intuitiboago, pertsonalizatuago. Betiere, ARTEPAN markaren nortasunarekin.
Azken hilabeteotan bilerak, zuzendu beharreko testuak, hobekuntzen inguruko proposamenak eta abar egin ditugu; argazki asko; diseinua, zirriborroak, akatsen zuzenketak… hainbat proba. Eta, azkenean, badaukagu gure artean. Espero dugu denon gustukoa izatea. Orain, inoiz baino gehiago, ARTEPAN zugandik gertu dago.