Merkataritza harremanetan oinarritzen da 1

«Hobetzeko filosofia daukagu, egunero-egunero kalitatezko produktuak eta zerbitzua eskaintzea da gure xedea». Txema Pascualek, Produktuaren Garapen eta Berrikuntza arloko gure arduradunak, El Correo egunkariak antolatutako LAN 2021 Foroan esandako hitzak dira, eta oso ondo laburbiltzen dute Artepanen helburua. Egunez egun hobetzen joatea, gure dendetara gerturatzen diren bezeroei arreta eta zerbitzurik onenak eskaini ahal izateko. 

Topaketa horretan merkataritza-sektorearen etorkizuneko lan-aukeretan sakondu nahi izan genuen. 37 urte pasa dira, zailtasun egoera ugari gainditu ditugu, eta ziurtasun osoz esan dezakegu merkataritza sektoreak, talentua behar izateaz gain, egoeretara egokitzen jakin behar duela, horrek dakarren guztiarekin. Bereziki, mundu digitalak eskaintzen dituen aukeretara. 

Merkataritzaren ezaugarri nagusietako bat harreman pertsonala da: Produktuen bidez pertsonak pertsonekin erlazionatzen dituzten negozioak dira, betiere, arreta pertsonalizatu eta gertukoarekin. Pertsonak pertsonekin, beharrizanak identifikatuz, bezero bakoitza hobeto ezagutzeko ahalegina eginez, zer gehiago nahi edo beharko duen pentsatuz, eta bere aurreikuspen guztiak betetzen saiatuz. Gure abiapuntua irribarrea eta arreta pertsonalizatua dira. 

Artepanentzat, mundu digitala bezeroekin harremanetan egoteko beste bide bat da; orain arteko betiko bezeroekin, baina baita etorriko direnekin ere. Okintza eta gozogintzaren arloan on-line denda izan duen lehenengo saltokia gara. 2009an izan zen. Sare sozialetan ere bagaude, digitalki aktiboagoa den jendearentzat, eta duela gutxi webgunea eguneratu genuen, gure betiko filosofiari jarraituz, etengabe hobetzen jarraitzeko asmoz. Hor zaude oraintxe, hain zuzen ere. 

Artepanen argi daukaguna da garrantzitsuena merkatuarekiko eta bezero bakoitzarekiko harremana dela, elkar ondo ezagutzea, erantzuna ere horrelakoa izateko. Hori da gure buruari egunero planteatzen dioguna, eta harremanetarako ditugun bide guztien erronka nagusia: dendak, webgunea, sare sozialak, whatsappa, edo telefonoa. Zugandik gertu egon nahi dugu. Eta asmo horrekin jarraituko dugu.