ARTEPANEKO online dendan erraz, eroso eta azkar egingo dituzu erosketak.
Gogoan izan gure bezeroaren arretarako zerbitzua erabilgarri duzula gure Artepan okindegiari buruz duzun edozein zalantza edo kontu argitzeko: Telefonoa: 945 278 888 Posta elektronikoa: tienda@artepan.com
Zure erosketak Artepan online bidez egiteko bezero modura erregistratu behar zara ezinbestean. Modu horretan, zure erosketa igortzeko beharrezkoak diren datuak eskuratuko ditugu. Horretarako, inprimakia bete behar duzu zure harremanetarako eta igorpenerako datuekin.
Jarraian, gure online okindegian erosketak egiteko prozesuaren berri emango dizugu urratsez urrats:
PRODUKTUA HAUTATZEA
Sartu Artepan online barruan nahi dituzun produktuen orrietara.
Adierazi erosi nahi duzun produktuaren unitate kopurua eta sakatu “Gaineratu nire Orgatxora” botoia.
Produktuaren unitate kopuru hori gaineratuko da erosketa-orgatxora.
Behin zure erosketa amaituta, sakatu “Erosketa egin” botoia. Zure erosketaren laburpen bat agertuko zaizu. Bertan berretsi edo aldatzeko aukera izango duzu.
EROSKETA EGITEA
Hemen unitate kopurua aldatu eta produktuak ken ditzakezu. Ondoren sakatu “Nire Orgatxoa Eguneratu”
Jarraitu ahal izateko erabiltzaile-datuak sartu behar dituzu.
Behin identifikatuta zaudenean, zure erosketaren igorpenari dagozkion datuak sartu beharko dituzu. Erregistroan sartutako datuak agertuko dira lehenetsita. Sartu dituzun datu berriak eguneratzeko inprimakian agertzen den aukera hautatu behar duzu.
ORDAINKETA ETA IGORPEN MODUAK
Zure online erosketarako gure online okindegian dauden aukeren artean Ordainketa eta Igorpen moduak hautatu beharko dituzu.
Entrega egiteko lekua
Dendan (Jesus Guridi kaleko 2. zenbakian soilik, Gasteizen)
Ordainketa dendan Gasteizko Jesus Guridi kaleko 2. zenbakian dagoen dendan soilik egin dezakezu. Kontuan izan baldin eta ordainketa:
Webgune bidez egiten baduzu, ez duzula dendan zure txanda itxaron beharko zure online erosketa jasotzeko.
Aitzitik, ordainketa dendan egiten baldin baduzu, zure txandaren zain egon beharko zara zure online erosketa entregatzen dizuten arte.
Etxean
Zure online erosketa adierazten diguzun helbidean jaso ahalko duzu, betiere, produktuak igorpenarekin lotutako murriztapenak ez baldin baditu.
Banaketarako guneak
Gasteizko eremu metropolitarrean:
Eguneroko banaketa Gasteizko eremu metropolitarrean soilik egingo da, hurrengo posta-kodeak dituzten helbideetara:
01001, 01002, 01003, 01004, 01005, 01006, 01007, 01008, 01009, 01010, 01012, 01013, 01015
Espainiara (Penintsulan):
Espainiara (Penintsulara) dagokion ikurrarekin agertzen diren Artepaneko produktuak igorri ahalko dira.
Igorpen-gastuak
Honakoak izango dira igorpen-gastuak:
- DOAKO igorpena 100 euro edo gehiagoko erosketetarako
- Igorpenak Gasteizko eremu metropolitarrera: 3€
- Igorpenak Penintsulara: 7,65€
Entrega-epeak
Gasteizko eremu metropolitarrerako
Gutxienez 24 ordutan.
Dendan jasotzeko eta etxera banatzeko ordutegia hautatu ahalko dituzu.
Gainerako igorpenetarako
Entrega-epea 48 ordukoa izango da, gutxi gorabehera.
Gure produktuak artisau erakoak direnez, litekeena da aldi baterako agortzea edo stock-haustura izatea, izan ere, gure produktuen jatorria ez da industriala.
Artepanek hurrengo bermeok eskaintzen dizkizu webgune bidez egindako transakzio guztietarako:
- Segurtasuna Ordainketan
- Merkataritza elektroniko segurua
- Konfidentzialtasuna
Gainera, ordainketa webgune bidez egiten baldin baduzu, ez duzu dendan zure txanda itxaron beharko erosketa jasotzeko.
Zure erosketa Gasteizko Jesus Guridi kaleko 2. zenbakiko gure dendan soilik jaso ahalko duzu.
Eskaera aldatzea
Behin erosketa-prozesua amaitzen duzunean ezingo duzu eskaera aldatu.
Arazoak edo zalantzak eskaerarekin
Daukazun edozein zalantza edo arazo argitzeko Artepanekin jarri beharko zara harremanetan Bezeroaren Arretarako 945 27 88 88 telefonoan edo hurrengo helbidean: tienda@artepan.com