Haren eraketa-prozesu delikatu eta nekosoak emaitza harrigarria sortzen du. Gure filosofiara gehien hurbiltzen den ogia da: Ore-ama, irin zuria eta pausaldia. Berezko izaera duen ogia, tradizioduna.
Iraganeko zapore eta lurrinak dituen ogia, gaurkorako.
Azkoien ogia gari-irin zuriz eta gari-irin erdi-integral ekologikoz eginda dago, harrizko errotan xehatua, ore-ama likidoa erabiliz, egunetik egunera birsortua duela 20 urtetik hona. Piezak eskuz egin dira banaka eta pausaldia 15 ordutik gorakoa da. Harrizko zoladun labean egosten da. Horrek zapore, lurrin eta kontserbazio bereizgarriak ematen dizkio.