Bizi zaren lekuko parte izatearen sentimendua eraiki egiten da, jaiotzen garenetik. Baina ez da nahikoa herrian egotearekin. Bertako kultura, ilusio eta tradizioekin bat egin beharra dago. Artepan 1983an jarri zen martxan, eta orduan bazekien ogiaren eta gozogintzaren mundua Gasteiz eta Arabako elikadura eta gastronomia tradizioarekin lotu behar zituela.
Urteotan guztiotan, Artepanek tokiko jardueretan parte hartu du; proposatutako ekimenekin, hiriarekin eta lurraldearekin bat egin du, harrotasunez, partaide dela sentitzeko. Gure produktuek bezeroekiko konpromisoa dute, egunero, eta tokiko ekoizleekin eskuz esku lan egiten dugu, gure lanerako lehengaiak haiengandik jasotzen baititugu. Are gehiago, hiri eta lurraldearen kultur errealitatea interpretatzeko beharra ikusten dugu, gure produktuak errealitate horretara egokitzeko eta aktiboki parte hartzeko.
Apirilaren amaieran gaude, San Prudentzio eguna bertan dugu, eta, aurten ere, bizi dugun egoerak dena baldintzatu digu. Hala ere, gure produktuak egiten eta gure konpromisoa adierazten jarraituko dugu, inoiz baino gehiago, egun hauek bereziak izateko.
Gure Araba ogia, % 100 Arabako kuadrilletako osagaiez egina: ama-orea, Kanpezuko gari-irina, Herediako bonpain gari-irina, Aiarako Bailarako txakolina, Zuiako eztia, Arroniz de Moreda barietateko oliba-olioa birjina estra, Añanako gatza, eta ura. % 100 Araba eta % 100 Artepan, gure ezaugarri diren maitasun, erreposo eta lanarekin.
Gure Barraskilo Opila: brioche orez egindakoa. Barraskilo forma emanez biribiltzen da, krema eta azukre apur batekin, eta txokolate-perlatxo batzuk begien gisara.
Eta gure San Prudentzio tarta: Marc de cavaz bustitako bizkotxoa, esne-gain moussea, trufa moussea, kakao-geruza bat gainetik eta txokolate zuriz egindako barraskiloa, giandujaz betea. Urteetan, tarta hau etxe askotan egon da San Prudentzio egunez. Gure bezeroei egun bereziak ospatzeko eskaintzen dizkiegun Artepan produktuak dira. Ospa dezagun bada, ahalik eta ondoen.