Gure zentzumenekin jolasten duten oparitxoak dira. Opilek gozotasun eta plazer-dosi txikiak dakartzate, berez, eta jateko momentu horiek alaitzen dizkigute. Opilak ospakizunekin lotzen ditugu, ondo egindako lanaren ordainetan jasotako “sariarekin”, edota geure buruarekin pozik gauden une horiekin, “gogoa dudalako” esaten dugunean.
Zer daukate opilek horrelako sentsazioak eragiteko? Ogiaren eta gozogintzako produktuen kasuan bezala, opilak egiteko lehengaiak eta prozesuak erabakigarriak dira zapore berezi hori lortzeko, guk eman nahi diogun nortasuna lortzeko. Opilgintzaren diziplina berreskuratu eta zaindu behar dugu elikaduraren barruan, merezi duen lekua emateko.
Gogoan izan behar dugu, elaborazio-prozesu bat daukan beste edozein jakiren moduan, lehengaien kalitatea funtsezkoa dela: Esnea freskoa eta egunekoa izan behar da, gurina benetakoa izan behar da, azukre kopurua justukoa, hostorea ondo egina, txokolatea ere benetakoa, zaporetsua, eta krema eta esne-gaina goizean bertan eginak, beren puntuan egon behar dira. Hori da Artepanen eguneroko lana. Opil oinarrizkoenak ere egoera perfektuan egon behar dira. Gure opilak kalitate gorenekoak izatea nahi dugu; gure ardura da, gure bezeroei zor dieguna. Benetako croissant bat jateak ez dauka parekorik, txokolate palmera bat konpartitzea plazer hutsa da… eta hala jarraitu genezake gure opil mota guztiekin.
Elaborazioa zaintzea gure filosofiaren printzipio nagusietakoa da, eta, horri helduz, produktu berriak sortzen ari gara, hala nola gazta eta mugurdiz betetako croissanta, croissant eta txokolatez egindako cruffin berria, edota gure Hoop bertsioa. Artepanek eskainitako pieza horiek gure berrikuntza-sena adierazten dute; hori bai, beti gure oinarriei eutsiz, arduraz eta mimoz. Zerbait berria, baina betiko moduan egina. Zer, probatuko al ditugu?