Badator korrika! 22. edizioa euskara babesten

1980ko lehenengo ediziotik, KORRIKA euskaren aldeko ekimenik garrantzitsuenetakoa bilakatu da. 2022ko martxoaren 31n hasiko da 22. edizioa eta 11 egunetan zehar 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu euskararen alde. Adin guztietako milaka pertsonek hartuko dute parte bertan, eta mezu ezkutua daraman lekukoa pasatuko dute eskutik eskura, ibilaldiaren amaieran mezua publiko egin arte. Haien artean izango gara artepaneko taldea eta gurekin batera korrika egin nahi duzuen guztiok. Anima zaitezte!

Artepanen Euskara bizitzeko 5 modu

  • Egin korrika gurekin Korrikan: Etorri artepanekin kilometroa egitera! Gure kilometroa 359.a da eta 20:47an irtengo da Salburuako gure dendatik. Beraz, parte hartu nahi baduzue, ostiralean, apirilaren 1ean, 20:40ean bertan ikusiko gara.
  • Emaiozu bizia egunorokoan euskarari Artepanen: Mintzalaguna bazara, emaiozu bizia egunerokoan euskarari artepanen! Eta belarriprest bazara… Ez lotsatu eta praktika ezazu gurekin! 
  • Izan zaitez gure mintzalagun taldearen parte dastatzeetan: artepan Boulevard eta artepan Salburua euskara sustatzeko mintzalagun-programaren parte dira. Etorri informazioa eskatzera eta eman bizia euskarari! Mintzalagunen webgunean topatuko duzu informazio guztia KLIKATU HEMEN

Korrikarekin bat, euskararekin bat! 3, 2, 1... Anima zaitezte! 1

Korrikarekin bat, euskararekin bat! 3, 2, 1... Anima zaitezte! 2Korrikarekin bat, euskararekin bat! 3, 2, 1... Anima zaitezte! 3

Hartu parte euskarazko gure bookcrossingean Salburuako dastatzean. Eraman euskarazko ipuin edo liburu bat eta aldatu beste batengatik gure euskararen txoko berrian. Hori bezain erraza da.

Emaiozu bizia euskarari Artepanen!