Zer da?

Euskarazko liburuak erabat doan trukatu ahal izateko txokoa. Artepan euskararekin bat!

Nola funtzionatzen du?

Bildumako liburu bat eraman nahi baduzu, trukatu zuk ekarritako beste batekin.
Ekartzen duzun liburuak euskaraz idatzita eta egoera onean egon beharko du.
Trukea egiteko, eskatu gure taldekideei zuk ekarritako liburuan zigilua jartzeko, eta erakutsi eraman nahi duzuna.

Zer liburu mota topa dezakegu bertan?

Euskararen txokoa gune irekia da eta guk sortzen dugun hori izango da. Hasierako bilduma 0 eta 99 urte artekoentzako narratibako liburuek osatuko dute: ipuinak, olerkia, eleberria… Zer gehi diezaiokezu zuk? Egin zure gune hau!

Goza al dezakegu liburutegiaz dastatzen ari garen bitartean?

Bai, noski! Gozatu irakurketako unetxo batekin zure kafetxoa eta opila hartuta; irakurketarako unetxo bat gosarian, hamaiketakoan, meriendan… Zerbitzu hau zuretzat prestatuta dago! Gauza bakarra eskatuko dizugu: zaindu denon artean zuretzat eskuragarri jarritako liburuak.

Zergatik egokitu duzue txoko hori?

Artepanen euskararekin konprometituta gaude eta gure hizkuntza dinamizatzen duten eragileen komunitateko kideak izan nahi dugu. Eman hegoak euskarari Artepanen! Nola? Normalizatu euskararen erabilera zure erosketetan, hartu parte honen moduko ekimenetan, hartu parte mintzapraktiketako taldeetan (informazioa hemen), harpidetu laguntzaileak garen ALEA aldizkarian edo hobetu zure entzumena onlineko irratian.

artepan , euskararekin bat!