SAN BLAS OPILEN ETA ERROSKILEN JATORRIA
San Blas egunarekin (otsailaren 3a) hasten da eta opilak eta erroskilla txikiak egiteko garaia. Garai bateko tradizioaren arabera, familiek egun horretan eramaten zituzten elikagaiak eta haziak bedeinkatzera horri esker eztulak eta katarroak ekiditeko. Zenbaitek, gainera, kotoizko lokarriak jartzen zituen lepo inguruan bederatzi edo hamabi egunez eztarriko minik eta katarrorik ez izateko asmoz. Agian, Santa Ageda bezperan abesten diren koplatan ere horregatik kantatuko da: “Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz.”
SAN BLAS ARTEPANEN
Masa lehorreko eta merengez bustitako errosko tradizionala zaharkituta geratu da eta, horrengatik, artepanen gurinezko oreaz eta amaiera ezberdinez osatutako erroskilla txikiak egiten ditugu.
Aitzitik, duela urte batzuk San Blas opilak (Eibar inguruan tipikoak dira) egiten hasi ginen. Bezero bat izan zen horiek egiten erakutsi ziguna! Merengez bustitako galleta opil luzanga da… Gutizia bat!
Urtarrilaren 20tik, ostiraletik, aurrera, salgai izango duzue gure artepan eta mamia dendetan. Eta berritasunak ere badaude! Mugurdi inspiraziodun txokolatezko errosko txiki berria atera dugu. Eta esnedun txokolatezko eta txokolate beltzezko San Blas opil berriak. Zer probatuko duzu aurten?
San Blaseko erroskilla txikiak:
Osagaiak: irina, gurina, azukrea eta pernod-a (anis-likorea).
Amaierak:
- Mugurdi-inspirazioko txokolatea. Berria! Honako hauek ditu: glutena eta esnea.
- Txokolate beltza % 63, almendra txigortuarekin. Honako hauek ditu: glutena, fruitu lehorrak eta esnea.
- Marmelada eta koko birrindua. Honako hauek ditu: glutena eta esnea
- Almendra txigortua. Honako hauek ditu: glutena, fruitu lehorrak, arrautza eta esnea.
- Merengea. Alergenoak: glutena, esnea eta arrautza
San Blas opilak:
Osagaiak: gari-irina, txerri iberikoaren gantza, gurina, anis-esentzia, pernod-a, bultzatzailea eta gatza.
Amaierak:
- Merengearekin: Honako hauek ditu: glutena, arrautza eta esnea.
- % 40ko esnedun txokolatearekin. Berria! Honako hauek ditu: glutena, arrautza eta esnea.
- % 63ko txokolate beltzarekin. Berria! Honako hauek ditu: glutena, arrautza eta esnea.