Bilketa puntuak martxan jarri ditugu 1

Zer dira?

Aldez aurretik egindako eskaerak biltzeko gure artepan dendetan jarri ditugun guneak dira.

Non dago eskuragarrik? 

Jesús Guridi, Salburua, Boulevard eta Zabalganako artepan dendetan.

Nola erabiltzen dira? 

Oso erraza da! Egin zure eskaera dendetan edo webgunean, utzi ordainduta eta jaso adierazitako egunean eta orduan.

Webgunetik egindako eskaerak Jesús Guridin jasoko dira.

Bilketa puntuak ez dira salmenta puntuak… zerbait eskatzea ahaztu bazaizu, dendatik pasa beharko duzu.

Edozer eska dezaket?

Bai Gure dendan salgai dagoen edozer bilketa puntuan jaso daiteke. Webgune bidezko eskaintza zertxobait mugatuagoa da, bilatzen ari zaren produktua hor ez badago… Ez izan zalantzarik eta egin eskaera dendan!

Eta hau… zergatik?

Zure bizitza erraztu nahi dugulako.

Badakigulako denbora dela ondasunik preziatuena eta maiteen duzunarekin eta gustuko duzuna egiten goza dezazun nahi dugulako.

Merkataritza fisikoak eta tokiko merkataritzak asko daukalako eskaintzeko paketatutako mundu honetan, eta hori da frogatu nahi duguna.

 

Bilketa-puntua duten artepan dendak:

ZENTROA: Jesus Guridi, 2

SALBURUA: Salburua Bulebarra, 15

BOULEVARD: Boulevard Z. K., Zaramaga kalea, 1

 ZABALGANA: Lapuebla de Labarca, 1