artepanek 40 urte bete ditu eta bere ofizioa, bilakaera eta konpromisoa oinarritzat hartuta gogoeta egiten duen ogia kaleratuta egin du: BERROGI 1

Gasteizko okindegi-gozotegi ezagunak mamian, Diaz Ruiz de Olano margolariaren kaleko lantegi-denda-eskolan, aurkeztu du bere ogi berria: berrogi, 40. urteurreneko ogia. Urte hauetan izandako bilakaeraren eta Nagore Lázaro nutrizionistarekin egindako lankidetzaren emaitza da ogi berria.

 

 

Ogia modu artisauan egiten 1983tik

1983ko uztailean ireki zituen Jesus Guridi kaleko dendako ateak Txema Pascualen aitak (gaur egun markaren aurpegi ezagunena denak. Eskari handiak fabrikazio industriala justifikatzen zuen une hartan, kopurua zen nagusi kalitatearen aurrean, baina familia hark produkzio txikiak erabat modu artisauan eta iratzargailuan eta esfortzuan oinarrituta egiteko abenturari ekin zion, kalitatea erreferentzia bakartzat hartuta.

 

Urte hauetan guztietan, artepanek bilakaera izan du bere produkzio-metodoetan, eta aire-labeetatik tradizio handiko harrizko labeetara igaro da eta gauza bera gertatu zaio lehengaiekin, legamidun ore ametatik ore ama naturaletara edo kultiboko ore ametara igarota (bat-bateko hartziduraren bidez, zerealak dituen berezko legamiek eta bakterioek sortzen dituzten azidoez baliatzen gara); edo elaborazioetan harrian ehotutako T80 irinen kantitatea handituta (horrek irin zuri tradizionala ordezkatu du eta, hala, hozia mantenduta, zuntzaren eta zahiaren edukiera handiagoa berma daiteke).

Horren guztiaren emaitzak ore ama eta hartzidura luzeak dituzten ogiak dira (Azkoien enblematikoa, esate baterako). Ogi horiek guztiak fintzen joan dira denboran zehar eta gasteiztarren elikadura mailako kontzientzian hazia zabaldu da. Orain, jatorri industrialeko ogiek izaten ez duten aroma eta azidotasun laktikoa baloratzeko eta horrekin gozatzeko gai dira.

 

Berrogi, ofizioaren, bilakaeraren eta konpromisoaren emaitza

“Denbora asko igaro dugu une biribil hau ospatzeko zer ogi mota egin genezakeen pentsatzen. Izan ere, gasteiztarren eta bertako bisitarien konfiantzari eta tokiko merkataritzari emandako babesari esker, 40 urte betetzear gaude. Une horretan prestatzen ditugun ogietan oinarritutako elikadura-prestakuntza bideratzeko aukera izan genuen. Hala, taldeei gure lanaren elikadura-oinarriei eta gure prozesu eta lehengaien zergatiari buruzko prestakuntza emateko asmoz, argi ikusi genuen bidea: ogi berriak bezeroekiko gure konpromiso nutrizionalaren ikurra izan behar zuen”.

mamiaren webgunean irakur daitekeen moduan, “elikadura arloko hezkuntzan dago amesten dugun burujabetza”. Filosofia horrekin koherente izanda, gure etxeak urteak daramatza prestatzaileak, saltzaileak, kolaboratzaileak eta bezeroak trebatzen. “Pauso bat aurrerago joateko unea zen”, dio Txema Pascualek. “Eta, horregatik ausartu gara gure ama ore naturalari eta kultibokoari, harrian ehotutako gure T80 irinari eta gure hartzidura luzeei gure sektorean ohikoa ez den zerbait gehitzen: unean bertan txikitutako haziak. Guk geuk ehotzen ditugun hazi horiek esentzia-olioak, zuntzak eta mantenugaiak dituzte eta, oreari horrela gehituta eta hartzidura luze eta mantsoaren prozesuari esker, gure organismorako askoz ere biodisponibleago daude.

 

artepan, Gasteizen nortasunaren zati

“Bihotza globala ogia lokala” leloa mantenduz, artepan, zalantzarik gabe, gure hiriaren nortasuna eraikitzen laguntzen duen tokiko eragilea da. Euskararen, Gasteizen eta bertako merkataritzaren babesleak dira eta han sortutako elaborazio batzuk Gasteizko tradizio eta idiosinkrasiari eta bertako biztanleei lotuta dauden ospakizunetako zati dira. Beste produktu batzuk, aldiz, bertako trufak edo tximeletak, esate baterako, tradizio luzeko oroigarriak eta mundu osoan zehar Gasteizek dituen enbaxadore onenetako batzuk dira.