IDIAZABAL OGIA Artepanen aperitiborako ogia.
IDIAZABAL OGIA Artepanen aperitiborako ogia. Gure hamabostaldiko egile-ogietako bat da. Ogi horiekin esploratu, ondo pasatu eta adierazi egiten dugu eta labeari rock and roll apur bat ematen diogu. Sagardo onarekin, garagardoarekin edo ardoarekin (ahal dela, bertakoa) batera gozatzeko ogia da. 185 gramoko ogia gure dendetan izango duzue ekainaren 10tik 26ra.
Esku onarekin eta Leze gaztandegiko Idiazabal gaztarekin egina.
Mari Jauregi, Elisabeth Gorrotxategi eta haien seme Arkaitz eta Gorkaren familia-gaztandegia da La Leze. 1992an, bizimodu horren aldeko apustua egin zuten: artzaintzaren eta kalitate handiko gazten ekoizpenaren aldekoa. Milurteko prozesuan oinarritzen dira eta haien ukitua ematen diote. Baserria eta gaztandegia ingurune pribilegiatuan daude, La Leze kobaren alboan (hortik datorkio izena), Aizkorri-Aratz Natur Parkean, Arabako Ilarduia udalerrian.
Familiak aurpegi ilehoriko 400 ardi latxeko artaldea du eta inguruko larretako bazka jaten dute, haiek ereindako zerealekin batera. Horrek kalitate paregabeko esnea ematen die, saturatu gabeko azido koipetsu ugarikoa (onuragarria osasunarentzat), eta esne horrekin egiten dute gazta urtarrila eta abuztua bitartean (esne hori soilik erabiltzen dute). Abuztutik abendura, ardiak libre egoten dira Altzania mendilerroko toki altuenetan.
Familiaren lan ona askotan aitortu dute, eta jaso dituzten sarien artean dago 2021-2022ko World Cheese Awards sarietako urrezko domina. Gazta egiteko haien ardien esne gordina eta arkumeen gatzagi naturala erabiltzen dituzte. Bi lehengaiak kalitate handikoak dira eta horrela lortzen dute gure herrialdeko eta mundu guztiko gaztarik onenetakoa egitea. Haiek azaldu diguten moduan, egun zaila da gatzagi naturalarekin egindako gaztak topatzea, gehienek gatzagi sintetikoa erabiltze baitute gazta egiteko.
Ama-orearekin eta osagairik onenekin egindako amarrua
Artepanen gure ofizioa maite dugu, ondo pasatzen dugu gure lana egiten eta ogiaz gozatzen jakitea gure moduko ogizaleen eguneroko ogia izatea nahi dugu. Horregatik, ogi honekin amarru txiki bat egin dugu: ilusio optiko bat, gazta itxura duen, baina gazta ez den ogi-gazta egin baitugu.
Osagai hauek erabili ditugu horretarako: gari-irina, ura, harriarekin birrindutako T80 gari-irin ekologikoa, ama-orea, Lezeko Idiazabal gazta, gatza, legamia eta Txakinarto arto-irina.
Gure ogia egiteko erabili ditugun gaztak bi eta hiru hilabete artean egon dira ontzen, kanpainako lehenengotarikoak dira eta ukitu laktiko oso atsegina dute. Ogi-ore gozoaren gainean Eli gure lagunaren gazta birrindu eta nahasi dugu, itxura eman eta metalezko molde biribiletan utzi dugu harrotzen. Molde horietan sartu dugu labera, itxurari eusteko.
Gogoratzen duzue jolasa? Zer da hori? Hori EZ da gazta.