Antolatzailea: ARTE PAN SAk (aurrerantzean ARTEPAN) antolatuko du sustapena. Egoitza soziala: Jesus Guridi kalea 2, 01004 Vitoria-Gasteiz; IFK: A01023720
Parte-hartzea eta sustapenaren mekanika: Parte hartzeko, kontsumo- eta erosketa-ohiturei buruzko ikerketa-inkesta bete beharko da. Inkesta hori Artepan saltokietan (https://www.artepan.com/eu/kontaktua/ helbidean jasota) egongo da bezeroen eta jendearen eskura eskuorri fisikoetan, bai eta artepan.com webguneko online inprimakian ere. Parte hartzeko epea: 2023ko ekainaren 12tik (astelehena) uztailaren 10era (astelehena), biak barne.
Saria: 2023ko uztailaren 17an (astelehena), irabazle 1 aukeratuko da (1 irabazle eta 2 ordezko), zozketa bidez. Sustapenaren saria hau izango da: irabazleari 40 Artepan ogi emango zaizkio, irabazlearen izena argitaratzen denetik hiru hilabeteko epean, 2. puntuan zehaztutako saltokietako batean –bezeroak aukeratuko du saltokia–. Denbora horretan bezeroak ez badu jasotzen sari gisa egokitu zaion gehieneko ogi-kopurua (40 unitate), ez zaizkio entregatuko falta zaizkion gainerakoak. Saria ez da inola ere aldatuko beste produktu batekin, eta ez da emango sariaren diru-balioa ere.
Irabazleen argitalpena: Irabazlearen izena www.artepan.com webgunean argitaratuko da, eta ARTEPANen sare sozialetan zabalduko da. Saridunak berariaz eman beharko du onarpena, bere izena –eta, beharrezkoa izanez gero, bere irudia edo ahotsa– komunikabideetan, Facebooken, Instagramen eta ARTEPANen jabetzako beste edozein euskarritan argitaratzeko, sustapenaren testigantza gisa.
Sarien banaketa: Saria jasotzeko, antolatzailea irabazlearekin jarriko da harremanetan, haren izena argitaratu eta hurrengo egunetan, eta saria nola jaso jakinaraziko dio. Irabazlearen berririk jaso ezean, edo irabazleak berariaz eta modu fede-emailean sariari uko eginez gero, berdin jokatuko da bigarren eta hirugarren saridunarekin. Berririk ezean, edo haiek ere sariari uko eginez gero, saria hutsik geratuko da.
Aplikatzekoa den legeria: Oinarri hauetan xedatu gabekoari dagokionez, lehiaketa hau egiten den unean aplikatzekoa den Espainiako araudian xedatutakoa aplikatuko da.
Iruzurra: Baldin eta ARTEPANek edo sustapenarekin profesionalki lotuta dagoen edozein erakundek irregulartasunen bat detektatzen badu, edo susmatzen badu parte-hartzaileren bat sustapenean parte hartzeko modu normala eragozten ari dela, bere erregistroa edo parte-hartzea legez kanpo aldatuz, edozein prozeduraren bidez –teknikoa nahiz informatikoa– bere partaidetza faltsutzeko, ARTEPANek bere kabuz ezabatu egin ahal izango du parte-hartzaile horren inskripzioa. Beraz, ARTEPANek deskribatutako zentzuan jarduera irregularren bat izan dela erakusten duen edo susmatzen den edozein parte-hartzaile erregistrotik ezabatzeko eskubidea izango du, hari inolako jakinarazpenik egin beharrik izan gabe.
Oinarriak onartzea: Sustapen honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar berekin, baita ARTEPANen irizpidea ere oinarrien edozein interpretazioren ebazpenari dagokionez.