BERROGI
Ofizioan, bilakaeran eta konpromisoan oinarriturako 40 urteren emaitza
Ama orea
Hartzidura luzea
Harrian ehotutako T80 irinaren eduki handia
Unean bertan birrindutako haziekin
1983. ARTEPANEN HASIERA
Okindegi txiki, artisau eta zaindu bat jaio da, une hartan ohikoa zen produkzio industrialaren aurrean, ogi eta opilen barietate txiki batekin.
MATERIAL ERREGOGORRAREKIN EGINDAKO LEHEN LABEA INSTALATU ZUTEN
Txapata ogia iritsi zen Italiatik. artepaneko jatorrizko ogirako inspirazioa izan zen; egindako lehen ogi enblematikoa. Barnealde albeolatua eta azal fina zuen ogi hidratatua, blokeko hartziduraduna (horrek aroma eta zapore handiagoa ematen dizkio).
90EKO HAMARKADA. KULTIBOKO ORE AMA EDO ORE AMA NATURALA SARTU ZEN
Legamidun ore amatik (aurretik egindako ore-hondarrak zituen jatorrian) kultiboko ore amara edo ore ama naturalera igaro ginen. Ez dute legamiarik gehituta izaten eta, bat-bateko hartzidura bidez, irinak berez dituen legamien eta bakterioen etekina lortzen dugu.
IRIN EKOLOGIKOEKIN ETA KULTIBOKO ORE AMAREKIN BAKARRIK EGINDAKO LEHEN OGIAK
Bestalde, 90eko hamarkadan, irin ekologikoekin eta kultiboko ore amarekin bakarrik egindako gure lehen ogiak ekoizten hasi ginen. Teknika (ore ama eta harrian ehotutako irinak bakarrik erabiltzea) ondo menderatuta ez genuenez, ogi gogorrak lortzen genituen: kontrolatu gabeko azidotasuna zuen mami sendoko ogiak. Baina, denborari, prestakuntzari eta behaketari esker, guztia asko hobetu genuen. Oharkabean, bezero batzuen artean elikadura-kontzientziaren hazia jarri genuen. Pastelgintzako gure lantegia ere ireki genuen, eta lehendik genuen opilen eta pastelen gama handitu.
ZEREAL BERRIEKIN % 100EAN EGINDAKO OGIAK
Denborarekin, % 100ean beste zereal batzuekin egindako ogiak prestatzen hasi ginen: espelta eta zekalea.
BERRI OGIA, INFLEXIO PUNTUA
Ogi horri esker, bezero askok ogi zuriaren ohiko barra utzi eta honekin ordezkatu zuten. Etxearen nortasun-ikurra da eta gari-irin zuriarekin, harrian ehotutako gari-irin ekologiko erdi integralarekin, zekale pixka batekin eta kultiboko ore amarekin egina dago. Horri guztiari hidratazio altua gehituta, erabat ikusgarria den azal hori lortzen dugu eta badakigu zuetako batzuek inola ere ez zenuketela beste zerbaitekin ordezkatuko.
2008: AZKOIEN IRITSI ZEN, ORE AMAREKIN EGINDAKO OGIA ZABALDU ZUEN OGIA
Eta, harekin batera, ore amarekin egindako ogiaren onarpen masiboa iritsi zen. Azidotasun laktiko kontrolatua eta baloratua zuen. Horri esker, ore ama duten ogiak prestatzeko prozesuan bilakaera izan eta artepanen genituen beste batzuk hobetu ahal izan genituen. Horietako bat izan zen, adibidez, baserriko ogia. Hasiera batean legamidun ogia izatetik, ore amadun ogi izatera, airedun labean erretzetik material erregogorra duen labean egitera, irin zuriarekin egindakoa izatetik irin zuriaren eta harrian ehotutako irinaren arteko nahasketarekin eginda egotera igaro da.
2023. 40 URTE BETE DITUGU. BERROGI JAIO DA. TXIKITUTAKO HAZIAK DITUEN ETA ARLO ORGANOLEPTIKOAN ETA NUTRIZIONALEAN ONURAGARRIA DEN OGIA
Ofizioaren, bilakaeraren eta konpromisoaren emaitza. Hartzidura mantsoko ore ama eta harrian ehotutako T80 irinaren edukiera handia duen ogia da. Gainera, unean bertan ehotutako haziak ditu, nutrienteen biodisponibilitate handiagoa izateko (esentzia-olioak, proteina eta zuntza). Egunero jateko ogi honek kolore eta zapore berezia eta zuntzaren eta hozien edukiera handia du harrian ehotutako irinari esker. Ogi gozoa eta erabilera askokoa da, ezin hobeto mantentzen dena.
Eskerrik asko guztioi!
Eman zure iritzia
Gurekin honaino iritsi zarenez, artepanez zer pentsatzen duzun jakin nahi dugu. Izan ere, hemengo ezerk ez du zentzurik 40 urtez zuen etxeko ateak ireki dizkiguzuenok gabe.
Bete inkesta!
Egin inkesta
Vitoria Centro
Jesús Guridi, 2
01004 Vitoria-Gasteiz
Ver Mapa
Salburua
Bulevar de Salburua, 15
01003 Vitoria-Gasteiz
Ver Mapa
Erdian
C/ El Prado 2
01005 Vitoria-Gasteiz
Ver Mapa
Boulevard
C.C. El Boulevard, Calle Zaramaga, 1
01013 Vitoria-Gasteiz
Ver Mapa
Mamia
C/Pintor Diaz de Olano 11-13
01008 Vitoria-Gasteiz
Ver Mapa
PLAZA
Mercado de Abastos
Puesto 27
Pasillo gastrobares
Ver Mapa
ZABALGANA
C/ Lapuebla de Labarca 1
01015 Vitoria-Gasteiz
Ver Mapa