Ikasi, errezeta sinple honekin, torrada zinez onak prestatzen, kanpotik gorrituak eta barrutik zukutsuak. Frijitu gabe eta konplikaziorik gabe, eta Artepenan ogi artisau eta naturalarekin.
Osagaiak:
- Artepan briotxe moldeko ogia edo torrada-ogia.
- Esnegaina 300 g.
- Esnea 300 g.
- Arrautzak 150 g.
- Azukrea 60 g.
Moztu ogia zati handi eta loditan. Ipin itzazu erretilu altu batean.
Prestatu infusioa: Nahastu esnegaina, esnea, arrautzak eta azukrea, eta irabiatu, masa uniformea lortu arte.
Iragazi infusioa, eta isuri ogiak dauden erretiluan.
Utzi hozkailuan, gutxienez 3 orduz.
Hurrengo pausoa eman aurretik, biguntzea komeni da. Horretarako, utzi kanpoan denbora-tarte batez, edo eman bero-kolpe txiki bat mikrouhin-labean.
Ipin itzazu zartagin batean, oso bero. Eman bueltan ogi-xerrei.
Behin ongi gorrituta daudenean, atera.
Eta gozatzera!