Azken egunotan, eguneroko lanean murgilduta egoteari utzi gabe, ARTEPAN taldeak barne-hausnarketa txiki bat partekatu du, eta denoi atera digu irribarrerik ederrena. Gabonak pasa dira. Arraroak izan dira, inoiz ez bezala, baina bereziak; eta gure produktuak erostera etorri zareten guztiongan pentsatzeak alaitasun handia ematen digu. Esan beharra daukagu: Oso pozik eta eskertuta gaude.
ESKER ONA BESTERIK EZ DAUKAGU ZUENTZAT. MILA-MILA ESKER BENETAN, ARTEPAN etxearengan jarritako konfiantzagatik. Erantzun aparta eman diezue proposatutako ekimen guztiei: Gure webgunea eta on-line erosketa, entrega-ordutegi bereziak, Kutaisi kaleko entrega-puntu berria, produktuen erreserbak… Denak izan du oso harrera ona. Beraz, berriz ere, eskerrik asko.
Eguraldia txarra izan arren, dendetara sartzeko eta bertan egoteko segurtasun-neurriak zorrotzak izan arren, eguneko momentu guztietan, Gabonetako egun bakoitzean, bezeroen erantzuna bikaina izan da, eta horrek pozez bete gaitu.
Gutxi gehiago esan dezakegu. Lanean jarraituko dugula zuek denok gure produktuez gozatu ahal izateko. MILA ESKER ARTEPANENGAN JARRITAKO KONFIANTZAGATIK. Bide batez, urte zoriontsua izan dezazuela.