Gure egile-croissant berria dugu: Gorka Arrietaren Foronda sorkuntza, toffez lagundutako txokolate zuri karamelatuaren eztitasuna eta Jeingenekoaren behiaren gazta krematsuaren garraztasuna uztartzen dituena.
Zerk egiten du CroiSUA horren berezi?
Eztitasunaren eta garraztasunaren konbinazio orekatuak, txokolate-krema zuriz eta gazta krematsuz beteriko bihotza duen croissanta, Bourbon banillan muntatutako ganatxe batean funditua. Eztiz, lima-zukuz eta karamelatutako hurritza kondarrez errematatua, erlearen polenaren ukituekin.
croiSUA tokiko talentu eta produktua
Arreta handiz hautatutako osagaiak, gure lurraldekoak, inspirazio irlandarreko croissant bat egiteko. Izan ere, guk esatea atsegin dugun eran… ogia lokala, bihotza globala!
Gazta, Etxarri-Aranatzezko (Nafarroa) ekoizle txiki baten, Jeingenekoaren, behi-esnearen gazta krematsua da. Croissanta Arabako Izoriako eztiarekin apaindua dago, lima-zukuz, karamelatutako hurritzaren kondarrez nabarmentzen duguna, eta tokiko erlezainen familia baten erlearen polen ukituz errematatua.
Hori guztiori, banan-banan, osagai naturalekin, Gasteizko lantegiko gure jendearen eskutik egina.
Gorka Arrieta, egiazko mundu-ibiltaria
Sukaldari honen ibilbidea Irlandan abiatu zen 23 urterekin. Bertan baitaratu zituen ezagutzak Traleeko Institutu Teknologikoan. Sukaldaritzan eta turismo arloan prestakuntza edukita, Gorkak berehala utzi zuen bere arrastoa Irlandako gastronomian. Bertan sortu zuen SUA Basque Fusion 2017an. Helburua? Produktu irlandarra Euskal Herriko sukaldaritza-teknikekin uztartu eta, modu horretan, dastatzeko menuak sortzea.
2019an zehar sari ugari jaso ondoren (sukaldari onena eta nazioarteko sukalde onena barne), Gorka etxera itzuli da, Gasteizera. Bertan bere ametsa birmoldatzen ari da, solasaldia eta mahaia partekatzen duten 10 pertsonentzat menu intimoak eskainiz.
Gozatu croiSUA-rekin otsailaren 19tik (astelehena) aurrera, 3,20 eurotan.
Eskuragarri Artepan eta Mamia denda guztietan