“Burger txapelketa” txapelketa herrikoiaren oinarriak
- Enpresa antolatzailea
Lehiaketa Artepan SAk (hemendik aurrera, ARTEPAN), egoitza soziala Jesus Guridi 2, 01004 Vitoria-Gasteiz helbidean eta A01023720 IFK dituenak, antolatu du. - Parte-hartzea
18 urtetik gorako pertsona fisikoek parte hartu ahal izango dute. Kanpoan geratuko dira sukaldari profesionalak, txapelketa herrikoia delako. Hori egiaztatuko balitz, parte-hartzailea deskalifikatuta geratuko da.Parte hartzeko, lehiakideek hanburgesen errezeta originala eta haren argazki bat bidali beharko dituzte briocheburger@artepan.com e-mail helbidera 2024/10/17tik 2024/11/3ra (bi egunak barne) bitarte. Parte-hartzea 80 lagunetara mugatuta egongo da eta e-mailak jaso direneko hurrenkeraren arabera erregistratuko dira.
Derrigorrezkoa da aurkeztutako errezetak artepanen brioche burger ogia izatea.
Parte-hartzaileek beren errezeta partekatu beharko dute sare sozialetan Instagram (https://www.instagram.com/artepanvitoria) edo Facebook(https://www.facebook.com/artepanvitoriagasteiz). Ondoren, Artepan etiketatu eta #briocheburgerartepan traola erabili beharko dute. Finalista gisa aukeratuak izanez gero, eskakizun hori bete dela frogatu beharko da.
- Lehiaketaren mekanika eta irabazleen aukeraketa
Jasotako errezeta guztietatik, epaimahaiak 8 errezeta aukeratuko ditu eta finalistek 2024ko azaroaren 28an, 17:00etan, aurrez aurre lehiatuko dute Vitoria-Gasteizko Abastos merkatuan.Antolatzaileak parte hartzeko erabilitako e-mail bidez jarriko dira finalistekin harremanetan eta haiek finalean, azaroaren 28an, hanburgesa bertaratzen direnen eta epaimahaiaren aurrean zuzenean prestatu beharko dute aurkeztutako errezetaren arabera.
Antolakuntzak brioche burger ogia bakarrik emango du. Hori dela eta, parte-hartzaileek osagaiak eta, beharrezkotzat joz gero, prestatzeko erabilitako tresnak plazara eraman beharko dituzte. Saltsak eta aurrez prestatutako elaborazioak eraman ahal izango dira, baina azken exekuzioa in situ egin beharko dute.
Errezeta aldatzea deskalifikatzeko arrazoia izan daiteke. Errezetaren titularrak joan ezingo balu, ordezkari bat baimendu ahal izango luke bere ordez eta bere izenean joan dadin. Hark parte hartzeko unean inskribatutako errezetaren arabera prestatu beharko du hanburgesa.
Errezeta prestatzeko 30 minutu izango dituzte finalistek eta, denbora-tarte horren ondoren, epaimahaiak dastatu egingo du. Lehiakide bakoitzak hiru hanburgesa prestatu beharko ditu: epaimahaiarentzako bi hanburgesa, eta azken argazkirako beste bat.
Prestatzeko eta aurkezteko ordena finalaren egun berean zehaztuko da, zozketa bidez.
Finalistek espresuki onartu beharko dute beren hanburgesa, izena eta, beharrezkoa denean, beren iritzi edo ahotsa, komunikabideetan, facebooken, instagramen edo ARTEPANen jabetzakoa den beste edozein euskarritan argitaratu ahal izateko eskubidea lagatzea, txapelketaren lekukotza gisa.
Hanburgesa onenari saria emango zaio eta aipamen berezia egingo zaio haragizkoa ez den hanburgesa onenari (epaimahaiak hala erabakiko balu, aipamena eman gabe utz dezake).
Hanburgesa onena baloratzeko irizpideak honako hauen araberakoak izango dira:
· Itxura, gustua, aroma eta egitura.
· Originaltasuna eta izena.
· Gertuko lehengaiak erabiltzea.Epaimahaia egitasmoa antolatzeaz arduratuko den artepaneko batzordeak izendatuko du eta gastronomia eta komunikazio arloko pertsona entzutetsuek osatuko dute.
- Sariak
Hiru haragi-hanburgesa onenek artepan produktu-sorta bat eta laguntzaileen beste dohaintza batzuk jasoko dituzte; sorta horiek antolakuntzaren irizpidearen arabera emango dira, epaimahaiaren sailkapenaren arabera. Gainerako parte-hartzaileek kontsolazio saria jasoko dute.Parte-hartzaileek eskatzen dituzten sariak ez dira aldatuko, inolaz ere, beste produktu batzuengatik edo dirutan duten balioagatik.
Sariak ekitaldiaren amaieran banatuko dira, eta sarituek bertan egon beharko dute sariak jasotzeko. Saririk jasotzen ez bada, sariei berariaz uko egiten zaiela ulertuko da.
- Legeri aplikagarria:
Oinarri hauetan xedatu gabeko kontuetarako, une horretan aplikagarria den araudiak ezarritakoa bete beharko da. - Iruzurra:
ARTEPANek edo sustapenari modu profesionalean lotutako beste edozein erakundek irregulartasunen bat detektatuko balu edo partaideren bat sustapeneko bere partaidetza normal bideratzea eragozten ari dela edo, edozein prozedura, teknika edo informatika-baliabide erabiliz erregistroa edo partaidetza normal bideratzea legearen aurka aldarazten ari dela susmatuz gero (partaidetza faltsutzeko), alde bakarrez ezabatu ahal izango du partaide horren izen-ematea. Horrenbestez, ARTEPANek zehaztutako moduko jokabide irregularren bat hauteman edo susmatu duen edozein partaideren erregistroa ezabatzeko eskubidea izango du erreserbatuta, hari hori jakinarazi beharrik izan gabe. - Oinarriak onartzea:
Sustapen honetan parte hartzeak oinarriak eta horien interpretazioarekin lotutako ebazpenaren inguruan ARTEPANek izan dezakeen edozein irizpide erabat onartzea dakar berekin.
Itzuli Bidali zure hanburgesaren errezeta!