Edizio mugatuko lankidetza
Gabonek whiski kutsua dute aurten, Arabako sukaldaritzan nabarmentzen diren bi izenen laguntzari esker: Artepan eta Basque Moonshiners. Tokiko bi agente elkartuta Gabonetako postre eta opari paregabe bat sortzeko: Bikkun whiskizko trufak. Artepanen Gabonetako klasikoaren bertsio gozo eta berritu hau ekoizpen zorrotzaren eta kalitate goreneko osagaien hautaketa arduratsuaren emaitza da. Trufa bakoitza eskuz egindako maisulan txiki bat da, zapore gozo eta mingotsak bikain orekatzen dituena, Bikkun artisau-whiskiaren ukitu bereizgarriari esker.
Artepan eta Basque Moonshiners enpresen arteko lankidetza lehengai onenen aukeraketari eta kalitate handiko ekoizpen-prozesuei eskainitako dedikazioaren lekuko da. Txema Pascualek, gure okin maisuak, honako hau nabarmendu du: «Elkarrekin bide luzea egin dugu gure trufaren gozotasuna eta whiskiaren mikaztasuna orekatzen duen whiskizko trufa bat aurkitu arte. Klasikoak birdefinitzeko garaia da, eta tokiko eragileekiko lankidetzak poztasun handiak ematen dizkigu, talentu handia baitago etxetik atera gabe.
Zerk egiten du Bikkun trufak hain bereziak izatea?
Edizio mugatuak: Kopuru mugatuko artisau-elaborazioa, freskotasuna eta esklusibotasuna bermatzeko.
Artisau-ekoizpenak: Bai gozotegia bai destilategia artisau-elaborazio zainduengatik nabarmentzen dira. Trufa bakoitza eskuz egindako artelan bat da, kalitate handiko gozogintzarako grina eta whiski artisauaren eta tokikoaren destilazioaren maisutasuna konbinatzen dituena.
Osagai naturalek: Bikkun trufak esne-gain freskoarekin, Valrhona txokolatearekin, gurinarekin eta Bikkun whiskiarekin egiten dira. Ez dute ez kontserbatzailerik ez gehigarririk.
Gabonetako zapore esklusiboa: Trufa hauek opari ezin hobea dira Gabon garaia ospatzeko, zapore gozo eta mingotsen konbinazio paregabearekin.
Basque Moonshiners: Arabako jatorria duen mikrodestilategia
2014an sortua, Basque Moonshiners sustraiak Gasteizen dituen mikrodestilategi bat da. Artisau erara egindako destilatuetan espezializatuta dago, lote mugatuetan, Carlos Ortiz de Zarate destilatzaile maisuak eskuz zenbakituta. Familia-tradizio hori aitona Tomas Ortiz de Zaraterekin hasi zen. 1936an, Espainiako gerra zibilean, Iturriestariara (Euskal Herria) iritsitako Antonello Favro gerrillari italiarrak errezeta partekatu eta vodka ekoizten irakatsi zion. Herentzia horrek egiten du Basque Moonshinersen whiskia bakarra izatea.