Gure ogi kuttunetako bat da duen kalitate handiagatik, 4 egunez arretaz eta egonarriz eginda lortzen dena. Hasi ginenetik galdetzen diogu gure buruari nola hobetu dezakegun.
BASERRIKO ogia eraketa-prozesu oso luzea duen ogi bat da. Eskuz banaka egiten diren piezak dira. Orea 24 orduz uzten da hartzitzen blokean eta beste 24 orduz banatuta. Hartzitze-prozesua tenperatura baxuan egiten da. Horri esker ogiak zapore handiagoa hartzen du eta gehiago irauten du. Hozten denean hezetasuna galtzen du. Azal karraskatsu eta indartsua du, eta mami sendoa.