nuevo artepan zabalgana panaderia artesanal vitoria

Hilabeteak kudeaketa eta obrak egiten pasa ostean… artepan Zabalgana berriak pertsiana ireki du eta auzoko eta Gasteizko ogizale guztion zain dago labeak irekita.  Non gaude? Lapuebla de Labarca 1, Sofia Erregina 25.aren kantoian. Maitemindu gaituen auzo honetako parterik alaiena eta merkataritza gehien duena!

artepan Zabalgana berria: lantegia eta denda

Gure dendarik handiena (zentroko artepanen atzetik, Jesus Guridi kalean) lantegia ikusgai duena, mamiaren estiloari jarraituz, eta denda-eremua. Zuotako askok eskatu duzuen arren, okindegi berriak ez du dastatzeko espaziorik izanen.  Benetan uste dugu eskaintza ona dagoela auzo heldu eta bizi honetan, horregatik hobeto egiten dakigunean zentratu nahi dugu: ogia, opilak eta pastelak egiten.  Okin, ekin ogiari!

Ogia lokala, bihotza globala

nuevo artepan zabalgana panaderia artesanal vitoria gasteiz

Txema Pascualek (familia honetako okin burua) abuztuaren 31ko inaugurazioan azaldu zuenez,  artepan Zabalgana gure taldekideen esfortzuaren eta tokiko taldeekin izandako elkarlanaren emaitza da, koherentzia ariketa bat eta gure lan- eta bizi-filosofiaren defentsa. Lokal hau ez zen posible izango Modulo Arquitectura Interior-en lan bikaina gabe, We Are Helicopter markaren ezarpena eta  denda martxan jartzeko ezinbestekoak izan diren tokiko gremio-taldeak gabe, besteak beste: Esteban Salados (elektrizitatea), Eko ingeniaritza akustikoa (hotsgabetzea), Vencliser (aire girotua eta erauzketa), Obradek (igeltsoretza), Diego Cabezas (pladur), Ilargi Aroztegia, Talleres Bergüenda (burdingilea), Cristalería Gasteiz, Ceap informatika, SVC (segurtasuna eta suteak), Ibargoiti sistema elektrikoak (musika  eta sarbideak), Ismael Pereda (makineria), Dasigas (iturgintza), Toldos Araba, Digital Apply…

Munduari ozen esateko  tokiko merkataritza eta tokiko ogia duten hiriak nahi ditugula, mural bat margotu dugu Lapuebla de Labarca kaleko gure fatxadan “Ogia lokala, bihotza globala” leloa duena, Ojo de Kuervo tokiko muralistaren ideia gauzatuz.

Izan ere, horrela sentitzen gara familia honetan. Bidaiatzen dugun eta inspiratzen gaituen mundu honetan gure bihotza jarriz, beti ere begirada elikatzen gaituen eta jaten ematen digun etxeko ogian izanda. Zabalgana etorkizuna duen auzoa da eta horregatik nahi izan dugu itxaropen oihu bat bota gurea bezalako ofizio eta marken alde, saltoki handien eta frankizia-marka handien mundu honetako erresistentzia direnak.

Taldearen garrantzia

nuevo artepan zabalgana panaderia artesanal vitoria gasteiz

artepanen gure irin, prozesu edo errezetak… baino, gure taldekideak garrantzitsuagoak direla  defendatzen dugu. Denda berrian, Mari Cruz Barroso, artepan Boulevard zaharreko arduraduna, kide berriez betetako taldearen buru izango da, hilabeteak daramatzate gure saltoki eta labeetan formakuntza egiten: gure etorkizunaren aldeko apustua dira.

Ongietorri beroa

nuevo artepan zabalgana panaderia artesanal vitoria gasteiz

Egia esan, edozein  proiektu berritan gertatzen den lez, batzuetan zalantzak, segurtasun falta eta beldurra izaten dira. Horregatik  eskerrak eman nahi dizkiogu auzoari, auzokideei eta dendari txikiei, dagoeneko hasiak baikara beraiekin sare bat sortzen… egunero mostradorearen beste aldean dauden pertsonengana lotzen gaituen eta askotan bizitza oso batekin kontaktuan izaten gaituen hari gorria. Horregatik guztiagatik… ESKERRIK ASKO.

Ogia lokala, bihotza globala!

 

  • Zabalgana artepan berria
  • Lapuebla de Labarca 1, Sofia Erregina 25
  • Astelehenetik ostiralera 7:00etatik 15:00etara
  • Larunbatak, igandeak eta jai egunak 7:30etik 15:00etara
  • Telefono zenbakia: 945 036950