“Ogia lokala, bihotza globala”. Gure borroka-oihuei ohore egiten dien ogirik baldin badago, hori ARABA OGIA da zalantzarik gabe. % 100 tokiko osagaiekin egindako artepanen ogia da, gure lanbidearen eta lurraren benetako enbaxadorea.
Ogi honen benetako esentzia bere % 100 tokiko osagaien konbinaketa da: Kanpezuko gari-irina, Artomañako Eukeni txakolina, Urturiko eztia, Arabako mendialdekoa, Lantziegoko Erroiz oliba-olioa eta Añanako gatza, nola ez.
Bere ezaugarri organoleptikoengatik liluratzen gaituen ogia: Ore amaren garraztasuna txakolinarekin nahasten da, eztiak gozotasuna ematen dio eta oliba-olioak krematsu egiten du. Hori guztia Añanako gatzarekin osatzen da, ogiaren azalari zaporea ematen baitio.
Liluratu egiten gaitu osagaien % 100 tokikoa delako. Araba ogia 0 kilometroko ogia da.
Eta liluratu egiten gaitu prestatzeko prozedurarengatik. Prozesuaren lehen egunean, ogi honentzako ore ama espezifikoa aktibatzen dugu. Burbuila nahikoak dituenean, amaierako orea egiten dugu gainerako osagaiekin . Orea tiraderetan sartzen dugu hurrengo egunera arte, eta lehen hartzidura horretan sortzen dira zaporeak eta aromak. 20 ordu igaro ostean, orea bereizi egiten dugu, amaierako forma ematen diogu eta bigarren hartzidura egiten dugu. Bolumen egokia duenean, hautseztatutako irinarekin apaintzen dugu, A marrazten dugu eta ebakiak egiten dizkiogu labanarekin labean sartu aurretik.
Egile-ogi hau eskuragarri egongo da artepanen dendetan eta MAMIAn maiatzaren 1era arte.