Erosketa Baldintzak:
ARTEPANen online Dendan erostea erraz, eroso eta azkarra egingo zaizu.
Gogoratu bezeroarekiko arreta zerbitzua zure esku duzula gure Artepan okindegitik behar duzun edozein zalantza edo galderatarako:
Artepan online dendan zure erosketak egin ahal izateko, bezero moduan erregistratzea beharrezkoa da. Era honetan, zure erosketaren bidalketa egiteko behar ditugun datuak eskuratuko ditugu. Horretarako, galdetegia bete behar duzu zurekin harremanetan jartzeko eta zure bidalketa datuekin. Erregistrora joan
Jarraian, gure online okindegiaren erosketa prozesuaren inguruan urratsez urrats informatuko zaitugu:
Artepan online nahi dituzun produktuen orrialdeetan sar zaitez.
Erosi nahi duzun produktuaren ale kopurua zehaztu eta “Nire Orgatxora gehitu” botoia sakatu.
Produktuaren aleak webgunearen eskumaldean dagoen erosketetarako orgatxora gehituko dira.
Behin zure erosketa amaituta, webgunearen eskubialdeko “Erosketa egin” botoia sakatu. Zure erosketaren laburpena agertuko zaizu, non baieztatu edo aldatu ahal izango duzun.
Hemendik ale kopurua aldatu eta produktuak ezabatu ditzakezu. Horretarako sakatu ezabatzeko produktuaren ondoko ikur gainean. 
Ondoren sakatu “Nire Orgatxoa Eguneratu”
Jarraitu ahal izateko erabiltzailearen datuak eta erregistro pasahitza sartu behar dituzu.
Erregistratuta ez bazaude, erregistro pantailara sartu ahal izango zara orrialdean dagoen loturatik.
Behin identifikatuta, zure erosketaren bidalketari dagozkion datuak sartu beharko dituzu. Besterik adierazi ezean, erregistroan sarturiko datuak agertuko dira. Sartutako datu berriak eguneratu ahal izango dituzu galdetegian ageri den aukera hautatuz.
Zure online erosketarako Ordainketa eta Bidalketa era hautatu beharko duzu gure online okindegian dauden aukeren artean.
Informazio gehiagorako Ordainketa eta Bidalketa Erak sailera jo dezakezu.

Ongi etorria Artepanen online dendara.
Gogoratu zure online erosketak egin ahal izateko erregistratuta egon behar duzula.
Artepanen osagaiak: ilusioa, sormena, benetakotasuna, konfiantza eta naturaltasuna
© 2010 Artepan · Jesús Guridi, 2 · Vitoria-Gasteiz · artepantienda@artepan.com
Eskubide guztiak gordeta · Web mapa · Lege oharra