Premio a la innovación 2012

23
May
2012

Quien siembra, recoge. Y, la mayor parte de las veces, siembras sabiendo que aquello que recojas será a futuro, que los resultados no se verán al día siguiente. En Artepan nos sentimos cómodos en la filosofía de la paciencia porque la vivimos a diario en cada pan que amasamos, formamos y horneamos, en cada lacito de hojaldre que retorcemos, en cada bombón que rellenamos. La paciencia, reconozcámoslo,  es una virtud a veces desesperante. Pero también es una virtud que da sus frutos. Frutos que vemos en el trabajo que desempeñamos y otros que llegan por sorpresa y suponen una inyección de energía que confirman aciertos en el camino elegido.  Y uno de esos frutos inesperados es el que recogeremos esta tarde en forma de galardón. Porque Artepan ha sido premiada como empresa innovadora por el Gobierno vasco en la Gala anual de Comercio y Turismo que esta institución celebra en el Museo Balenciaga de Getaria.

Se nos invitó a presentar un resumen de las iniciativas innovadoras que hemos llevado a cabo dentro y fuera de Artepan. En aquel power point hablamos de ideas materializadas en la mejora del producto, de la atención al cliente, del uso del euskera – por lo que también recibimos el reconocimiento del Ayuntamiento gasteiztarra – de nuestra imagen de marca, de la sostenibilidad en el packaging – en el que hemos eliminado el plástico para sustituirlo por papel – , de nuestra gestión interna, del uso de las redes sociales, de nuestro estreno en Facebook, de la venta online…

Sin embargo, todas estas mejoras no significarían nada sin la confianza que ha depositado en ellas todo el equipo de Artepan ni tampoco se hubieran llevado a cabo sin la acogida de nuestros clientes. Porque cuando nos planteamos introducir mejoras, lo hacemos a conciencia, valorando los pros y los contras, pensando en los que trabajamos en la empresa y también en quienes visitan nuestras tiendas. “No creas que lo sabes todo,” suele repetir nuestro fundador. Y quizá detrás de esta frase se encuentre el germen de nuestro afán innovador. La curiosidad, las ganas de aprender, de salir y ver otras cosas, de documentarte, de probar cosas nuevas. Una inquietud casi infantil que huye de lo estático y se convierte en una actitud dinámica que, incluso cuando yerra, aporta un aprendizaje valioso para la siguiente experiencia.

Estamos orgullosos de nuestro esfuerzo, de ejercer la profesión de panaderos y pasteleros. Y, como hemos reconocido alguna vez, esta aventura no siempre es un camino de rosas pero, sin duda, las satisfacciones superan con creces los sinsabores. En Artepan hemos integrado la innovación en este viaje como una actitud, como una forma de mantener la mente abierta y recogeremos esta tarde este premio con la promesa de permanecer atentos, dispuestos a aprender.  Desde este blog, gracias a nuestros trabajadores, a nuestros clientes y, por supuesto, a quienes nos han elegido como ejemplo de innovación. Este reconocimiento nos pertenece a todos.

*Si quieres ver la gala pincha en el siguiente enlace:  http://www.irekia.euskadi.net/es/news/10677-gobierno-vasco-premia-los-valores-del-comercio-turismo-acto-museo-balenciaga

*Ya estamos en Facebook únete a nosotros: http://facebook.com/artepanvitoriagasteiz

ARTEPAN, BERRIKUNTZA SARIA 2012

Ereiten duenak uzta biltzen du. Eta gehienetan, ereiten duenak badaki bildu beharrekoa gerorako dela, emaitzak ez direla bihar bertan ikusiko. Artepanen eroso gaude pazientziaren filosofiarekin, horretara ohituta gaudelako eguneroko lanean: ogi bakoitza oratu, forma eman eta labean sartzen dugun bakoitzean, hostorearen begiztak bihurritzen ditugun bakoitzean, bonboiei betegarria sartzen diegun bakoitzean. Pazientzia, egia esan, bertute etsigarria da batzuetan. Hala ere, bertute horrek fruituak ematen ditu. Fruitu horietako batzuk eguneroko lanean ikusten ditugu, eta beste batzuk ustekabean etortzen dira eta indarberritu egiten gaituzte, hautatu dugun bidean ondo goazela adierazten dutelako.  Ustekabeko fruitu horietako bat da gaur arratsaldean sari gisa jasoko duguna. Izan ere, Artepani enpresa berritzailearen saria eman dio Eusko Jaurlaritzak urtero egiten den Merkataritza eta Turismoko Galan; ekitaldi hori  izan da Getariako Balenciaga Museoan.

Artepanen bertan eta kanpoan egin ditugun ekimen berritzaileak aurkezteko gonbidapena egin ziguten. Power Point hartan, gauzatu ditugun hainbat ideia aipatu genituen: produktua eta bezeroarenganako arreta hobetzea, euskararen erabilera –Gasteizko Udalaren aitortza jaso genuen horregatik-, marka gisa dugun irudia hobetzea, paketatzearen iraunkortasuna –plastikoa baztertu eta papera erabiltzen hasi gara-, gure barne-kudeaketa hobetzea, sare sozialen erabilera, Facebooken agertzea, online salmenta…

Hala ere, hobekuntza horiek guztiak ez lirateke ezer Artepaneko lantalde osoak horretan bere konfiantza jarri izan ez balu, eta ez ziren gauzatuko bezeroengandik harrera ona izan ez bagenu. Izan ere, hobekuntzak egitea pentsatzen dugunean, gogoz eta taxuz egiten ditugu, alde onak eta txarrak baloratuz, enpresako langileengan eta gure dendetara datozenengan pentsatuz. “Ez pentsa dena dakizunik esaten du enpresa honen sortzaileak. Eta beharbada esaldi horixe da gure berritze nahiaren hazia. Jakingura, ikasi nahia, kanpora joan eta gauza berriak ikusi, dokumentatu, gauza berriak probatu. Ia-ia haurrena bezalakoa da jakin-min hori, jarrera estatikoak utzi eta jokaera dinamikoa hartzen duena, eta huts egiten denean ere ikasteko balio duena, hurrengo esperientziarako.

Harro gaude egin dugun ahaleginagatik, lanbidez okinak eta pastelgileak izateagatik. Eta inoiz aitortu dugun bezala, abentura hau ez da beti nekerik gabeko bidea, baina nolanahi ere, pozak gehiago dira nahigabeak baino. Artepanen bide honetan, berrikuntza jarrera gisa geureganatu dugu, burua irekita edukitzeko modu gisa; horregatik, gaur arratsaldean saria jasotzera goazenean, jarrera horrekin joango gara, adi eta ikasteko prest egoteko jarrerarekin. Blog honetatik, mila esker gure langileei, gure bezeroei, eta, jakina, berrikuntza-eredu gisa aukeratu gaituztenei. Aitortza hau denoi dagokigu.

*Ekitaldia zuzenean ikusi nahi izanez gero sar zaitez:    http://www.tveuskadi.net/

*Dagoeneko Facebook-en gara! Batu zaitez!:    http://facebook.com/artepanvitoriagasteiz

Comparte:
  • email
  • Twitter
  • Facebook
  • Digg
  • del.icio.us
  • Google Bookmarks
  • BarraPunto
  • Bitacoras.com
  • LinkedIn
  • Meneame
  • MySpace
  • Netvibes

Imprimir el post Imprimir el post

Escribe un Comentario

Su correo nunca será publicado ni compartido. Los campos requeridos están marcados *

*
*