Artepan Salburua: ametsak betetzeko baitira

18
Nov
2011

Azkenean. Gure nahiak badu izena, abizena eta kokalekua. Proiektu honetan denbora luzea eman dugu lanean eta Gasteizko lokal berria guraso baten antzeko harrotasunaz aurkeztu nahi dizuegu. Gure hiriko auzo berrietako bateraino joan gara eta Artepan Salburuaren ateak ireki ditugu, Salburua Boulevardeko 15.ean, hain zuzen. Gunea oso asmo garbiekin jaio da, txoko berezi bilakatzea, goizetan gosaria hartzeko gogoa ematen dizun txoko berezia, mokadutxo bat jatekoa, askaltzekoa, ardo bat hartzekoa…

Guretzat abentura guztiz berria da Gasteizen kudeatzen ditugun gainerako lokalekiko. Batetik, uztartu egin ditugu Jesus Guridiren gunea definitzen duen ogi, opil, pasta, txokolate, mousse, irin eta hazien salmenta beste produktu berri batzuenarekin, hain zuzen, prentsa, kontserba ekologiko, esneki, bertako gazta eta hestebete aukeratuen salmentarekin. Eta bestetik, Boulevard Merkataritza Zentroan dugun kafetegi, okindegi eta opilen dastategiari gune berri hau lotu zaio. Bertan ogia da protagonista entsalada eta tosta, ardo eta garagardo hautaketekin batera. Artepanek bezeroei egiten dien eskaintza areagotzeko bidean beste urrats bat da, bertako eta sasoiko gastronomiari keinu eginez.

Bartzelona, Madril, Londres edo Pariseko beste lokal batzuetara egin ditugun bisitetan ideiak hartu genituen leku ezberdin bat sortzeko xedez. Artepan Salburuan gure produktuak saltzeaz gain, dastatzeko txoko bat ere proposatzen dugu bakarkako mahaiekin eta partekatzeko zedrozko mahai handi batekin. Leku abegikor bat sortzea pentsatu genuenean, egurra aukera paregabea zen sentsazio hori gauzatzeko. Labeetako kristalarekin eta burdinarekin konbinatuz, tonu zuri, beix, beltz eta marroiekin, uste dugu bezeroentzako txoko atsegin bat sortzea lortu dugula.

Artepan Salburuari beste apeta bat ere gehitu diogu, lehendik Jesus Guridiren dendan abian jarri genuena: obradorea begi-bistan. Okintza eta gozogintza lanak amaitutakoan erakusmahaira ateratzen ditugu eta piezak bisitarien aurrean erretzen ditugu harri erregogorreko hiru labetan. Lanbideak sortarazten digun gogobetetasuna bezeroekin partekatzeko gogoa genuen, eta egiten genuen lana erakustea biderik egokiena dela iruditu zaigu. Atzealdean aire bidezko beste labe batek osatuko du ogi eta opilak saldu aurretik egin beharreko lana. Obradore horrek gainera hartzidura-kamerak ditu eta baita sukalde txiki bat ere.

Ideiak eta lau hilabeteko obrak partekatu ditugun Modulo y Estudio Altunaren lanari esker, gune honen sorrerarekin Artepan handitzeko ametsa errealitate bihurtu da. Monica Martinez de Lunak izango du lokal honen ardura, eta gainera zazpi lagunek osaturiko Artepaneko lantalde berria koordinatuko du. Ongi etorri gure ametsetara.

 

 Artepan Salburua

 

Comparte:
  • email
  • Twitter
  • Facebook
  • Digg
  • del.icio.us
  • Google Bookmarks
  • BarraPunto
  • Bitacoras.com
  • LinkedIn
  • Meneame
  • MySpace
  • Netvibes

Imprimir el post Imprimir el post

Escribe un Comentario

Su correo nunca será publicado ni compartido. Los campos requeridos están marcados *

*
*