13/06/07. Ginkana. Joko bat joko baten barruan. Ba al zatoz?

31
May
2013

Konexio kontua da hau.

Okin artisau eta Londreseko artisten arteko konexio bitxien kontua (Conexiones Improbables).

Bi talde hauen arteko konexioa izan da: Artepan, hiru hamarkada daramatzana produktu osasungarri, gozo eta gehigarririk gabekoak egiten; eta Alexandre Bettler diseinatzaile grafikoak eta Lara García Reyne artista eta ikertzaileak osatutakoa.

Elkarrekin, artisautzaren balioetan oinarritutako ogiaren kultura garatu nahi izan dugu; eta sormen-sistema bat irudikatu dugu, elikagai osasungarrien eta inguruaren arteko konexioak eraikiz.

Joko bat prestatuz. Guztion artean.

Bederatzi hilabete daramatzagu joko bat lantzen eta elkarrekin prestatzen. Hasiera batean gu sartu ginen horretan.

Bigarren fase batean hainbat pertsona deitu genituen eta euren laguntza eskatu. Arlo profesional eta pertsonal oso desberdinetako jendea izan zen, baina ideia eta kezka berberekin. Helburua elikaduraz eta osasunaz eztabaidatzea zen, mugigarritasunaz eta hiria konektatzeko moduez, produktuen atzean dagoen istorioa kontatzeaz, eta ideia horien tokiko eragin posibleaz.

Orain hausnarketa horiek kalera atera eta gure hiriko biztanleekin partekatu nahi ditugu.

Nola? Ginkana baten bidez. Ekainaren 7an izango da, 17:00etatik 20:00etara, Gasteizko hainbat tokitan. Joko dinamiko batzuen laguntzaz, parte hartzeko interesa dutenek elikadura eta osasunaren inguruan dituzten kezkak adieraziko dituzte, eta guk gai horien inguruan galdetuko diegu.

Azken helburua?

Eta amaitzeko, proiektuaren azken helburua galdera eta erantzunen joko bat lantzea izango da. Joko horretan barne hartuko dira jasotako galdera eta erantzun aipagarrienak.   Oso interesgarria izango da elikadurari, ogiari eta artisautzaren balioari buruz zer dakigun eta zer ez dakigun ikustea.

Animatu!

Lagundu nahi al diguzu? Ginkana honekin bat egin nahi al duzu? Mahai batzuetan euskaraz arituko dira.

Parte hartu nahi baduzu, deitu 945 205 381 telefonora edo idatzi artepanweb@www.artepan.com helbidera. Zure zain gaude : )

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Comparte:
  • email
  • Twitter
  • Facebook
  • Digg
  • del.icio.us
  • Google Bookmarks
  • BarraPunto
  • Bitacoras.com
  • LinkedIn
  • Meneame
  • MySpace
  • Netvibes

Imprimir el post Imprimir el post

Escribe un Comentario

Su correo nunca será publicado ni compartido. Los campos requeridos están marcados *

*
*